Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendiko eskia

Buitreaitz (1.321m) | Aloñako mendizerra (Aizkorri) | Mendiko eskia

Gaurkoan Arantzazura hurbildu naz Buitreaitz mendia eskiekin igoteko. Azaroaren 16a da eta goizegi Euskal Herriko txoko honeetan eskiatzeko...baina nok daki! baliteke egoera onetan egotea.


Buitreaitz Aloñako mendizerrako tontorrik garaiena da 1.321m-rekin. Igotzeko, Arantzazura heldu baino apur bet ariñago kotxea itxi behar da ermita txiki baten alboan. Bertako pistatik hasiko gara laister ezkerretarantza joateko. 




Duru-tik igaro beharko dogu (945m), bertan etxola honeek dagoz.

Aurrerago, Urbiara doan pistarekin bat egiten dogu, baina Aitzarrate leporantza joan beharko dogu (1.206m), Kasotxo-ko jauzia igonez, laster, Buitreaitz tontorrera helduko gara. (1h30')




Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.