Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Eskalada

Esquit eskalada eskola | Vallée dAspe |

Gaurkoan eskalada eskola jator bat aurkezten deutsuet. Bertan bide ugari topatu daikeguz 3 sektoretan sakabanaturik, III.gradutik 8a-rartekoak.
Nola heldu:
Esquit-era heltzeko, Bedous-etik Somport-era doan bidea jarraituz (N-134), herritik 4Km-tara eskuman geratzen da zentral elektriko baten parean. Señale bat dago Rocher Ecole dakarrena. Parkinetik pare bat minitutan hormetan gagoz.
Krokis-a
Krokis-a hemen daukazue: KROKIS
Sektoreak:
  • Secteur du Milan: 24 bide 3 zonatan banaturik, 5b-tik 8a-ra
  • Secteur du Tichodrome: 14 bide labur eta errez, 4c-rartekoak.
  • Secteur de la Grotte: 17 bide 4a-tik 7c-rarte
Gu berotzen hasteko Tichodrome sektorera goaz, bertan bideak oso errezak dira eta aseguruak berri berriak eta oso hurbil dagoz. Bide laburrak dira, gehien jota 16 bat metrokoak. San Fausto eskolako Pikutxis sektorearen antza dauka, frantsesek ondo dakien "escalade du plaisir" delakoa egiteko ezinhobea. Bertan 8 bide egin doguz.




Gerotxoago, Secteur de la Grotte delakora goaz, eta hiru bide klasika edo zahar egiten doguz, ondo ekipatuta dagoz parabolt berriekin eta gradu politekoak dira (4b, 4c, 5c) 32m ingurukoak.

Azkeneko bide honek oso gomendagarriak dira, errezak eta nahiko bertikalak, bideek ez daukie izenik, baina Grotte sektorearen eskuman dagoz. 5c-ko bidearen sarrerak, depende zelan egiten dan, 6a/6a+ izan daiteke ezkerretik egin eskero, baina erdiko diedrotik egin ezkero 5c gradua ondo jarrita dauka. Hortik gora, 5b edo izango da, oso polita, gaurko biderik politena.
4b eta 4c-ko bideak antzerakoak dira. Nahiko bertikalak eta oso politak. Ederto babestuta dagoz.

Guztira, 11 bide egin doguz, batzuk errepikatuz, nahikoa goiz baterako.
BUELTATZEKO GOGOEKIN JADA...EGURRE!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.