Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Eskalada

Escarrilla (70m, IV)

Pirineotara eskapada bat egingo dogu gaurkoan, hurrengo egunean Garmo Negro (3.051m) igoteko esperantzarekin joan gara, eta gaur denbora soberan daukagu. Beraz, Tena haranean gauzelez, goizean Vía Ferrata bat egin dogu, Biescas-eko Sta. Elena ferrata hain zuzen. Arratsaldean aldiz, eskalada bide errez bat saiatzera goaz Escarrilla herritik gertu.


Bideak luze bi dekoz IV gradukoak gitxi gora behera. Oso ondo ekipatuta dago kimikoekin, beraz ez da behar klasikako materialik iltzeak oso hurbil dagozelako. Ala ta guztiz be, bidea luzea dan guztietan guk katxarroren batzuk beti eroaten doguz.


Sarritan gertatzen da bidea ekipatuta dagola irakurtzen dogula krokisen batetan, baina iltzeak oso urrun daudela... eta paketeontzako ondo datorku fisu/friend-en bat sartzea sikologikoa bada be. Hau ez da kasu hori, ekipamentua itzela bait da eta gainera zailtasuna erreza da, oso dibertigarria asko eskalatzen ez dogunontzat.

Gaur, pixkanaka ikasten joateko, bidea erdi-ekipaturik egongo bazan moduan egingo dogu iltzeak saltatuz. Berez, ez da bide egokiegia katxarreatzen hasteko, leku batzuetan fisuak eta friend-ak ondo sartzen diren arren, horma oso plakeroa da eta ezin da bide guztia estilo klasikoan egin.


Guk itzel pase dogu, eskalada erreza, polita, Pirineoetan eta konpaiñi ezinhobean... Zehozer gehiago eskatu leike?

Oharra: Bigarren bileratik lehenengora komunikaziño eskasa dau...ezta bape entzuten





Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.