Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Alpinismo

Peña Vieja (2.617m) (PD-/350m/45ºmáx)

Oraingoan Picos de Europa-ra joan gara Peña Vieja eta Horcados Rojos mendiak igotzera. Nire sorbalda-ko luxazioa dala eta, aspaldian gagoz mendi eleganterik egin barik, beraz, mendi polit bi aukeratzen doguz.

Peña Vieja (2.617m) (PD-/350m/45ºmáx)
Zapatuan Peña Vieja egiteko asmoekin ibili giñen, ez geneukan oso argi mendi hau elurrarekin zelan egongo ete zan, beraz beste alternatiba batzuk euki genduzen bada ez bada (Tesorero, Peña Blanca...). Igoera honi buruz interneten pilloa irakurri izan arren, Canalona delako kanala igoteko gai izango ete giñen ez geneukan guztiz argi. Ez dago horrenbesteko erreferentziarik, eta gainera, elur egoeraren arabera zailtasuna asko aldatzen da. Horreri, elurretan gure esperientzia haundiegia ez dala jakinda... ba ez dakigu guretzat ruta egokia dan edo ez.

Buelta gehiago eman gabe, harantz habiatu giñen. Bidean, jenteari galdetu genion zailtasunari buruz eta eritzi desberdinak entzun genduzen.
  1. Galdetu geuntsan lehengo taldeak "oso gatxa" zala esatenben, "eurek aspaldi igon ebela, eta eskerrak pertsona batek goitik soka bat bota eutsela..." holan igotzea lortu eben.
  2. Galdera berbera bigarren talde bati egin geuntsan, "eurak hara zijoazela esan euskuen, eta oso erreza zala esaten eben" (beraz, aurreko taldea beste lekuren batetik igon zirela pentsatu gendun).
Hasieran, kablean

Gure lagun berriak, sarrioak

Canala ikusten da

Gorantza goaz

Aipatutako taldeari jarraituz eta Canalonan behin sartuta, euretariko bati, inklinaziñoari buruz galdetu neutsan, berak, oso lasai, 50º eukozela esan eban, eta gainera goian izoztuta egongo zala... KASUEN! 50º eta izotza!!!! ikaratzen hasi nintzen...

Lehengo aldatz tentea igon eta gero, malda suabetzen da 

Baina beno, oraingoz oso erreza zan, edur ona, eta nahiko etzana, beraz, gora tiretzea erabaki gendun. Guk ez daukagu esperientzia larregirik horrelako igoeretan, baina beno, ondo ekipatuta gindoazen, porseakaso soka bikia hartu bait gendun, nahiz eta azkenean ez gendun behar izan.

Berez, kanalak ez dekoz 50º, 45 baizik, eta ez da batere iraunkorra, 30-40 bat metroko zati tente bi dekoz. Noski, elur egoerak asko baldintzatzen dau igoera, ez dot imaginatu nahi igoera hau izotz kristalarekin. Guk, ia Canalona guztia elur onarekin topatu gendun, azkeneko zatia izan ezik, eta hemen hasi ziren geure komeriak.
Azkeneko zatira heltzen



Azken zatia baino ariñago, gora begitu gendun, eta erreza zela esaten eben taldeko azkeneko kidea oraindik kanalarekin borrokan zegoen, ainkak dardarka eukazen, piolet biak engantxatuta... Bere amarekin joan nahi ebala ematen eban.
Nik: - Leire, soka atara beharko dogu...
Leirek: - Han gagozenean ikusiko dogu.

Beraz, azkeneko zatira heldu giñen, zatirik zailenera, 45º-ko (agian zehozer gehiagoko) eta elur nahiko gogorreko malda tentea. Pioletak, ondo eusten eban, kranpoien aurreko bi puntak ondo sartzen ziran. -Tentsiño gozoa zainetan-

Leire zijoan lelengo, tipi-tapa oso errez igon eban. Neu atzetik.

Astiro astiro, Canalona-tik urten eta jarraian,
- Leireren berbak: ¡Que guapo, he tenido la adrenalina por la nubes! 
- Nire pentsamenduak... - ay ene -Facepalm sokiaz bajatu biko gara ze...

Ez dago azkeneko pasuko argazkirik...pena bat.

Hortik aurrera, tontorra egitea oso erreza da, zati bat ibiltzea besterik ez da geratzen.
 

TONTORRA!!!
PEÑA VIEJA 2.617m

Laburpena
Zailtasuna: 
PDinf./350m/max.45º
Edur egoera ona bada, eskiatzen bajatu daiteke.
Hasiberrientzat, kanalekin hasteko, oso egokia.
Materiala: 
Edur onarekin, kranpoiak eta piolet bat. Edur onarekin, kontuz egin ezkero, jaistea erreza da.
Izotzarekin, piolet bi. Korredoreetako materiala eta soka bat ez da soberan egongo, batez ere jaisteko.

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.