Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendiko eskia

Canal Roya (2.345 m)

Aste santuko oporrak eta laneko opor batzuk aprobetxatuz, Leire eta biok 12 egun goaz hortizier. 

Hasierako plana bakeirara joatea izan arren, eguraldi eskasak mediterraneo aldera eskapatzera behartzen gaitu. Aukera ona da beraz, Bartzelona aldeko parajeak ezagutzeko. Hala ta guztiz be, lehenengo geldialdia Pirineotan egingo dogu, elur gosea asetzeko.


Beraz, lehengo egunean, Pirinioetako eguraldi ona aprobetxatuz, Canal Roya (2.345m) mendia igotzea erabakitzen dogu. Gure ustez aukera ona da, egun bakar bateko bentana dagoelako eta elurraren egoeraz ez garelako guztiz fidatzen. Ez dakigu bentana hori aurreratu edo berandutuko den, beraz, arrisku gitxi daukan mendia aukeratzen dogu bada ez pada. Arin ohartzen gara ondo aukeratu dogula, elur jausiberri eta zapaldugabea dagoelako eta bista paregabeak eta ibilbide oso polita delako. Erreza eta oso polita. Gainera, mendia igotzen lehenetarikoak gara. Beranduago, gure atzetik gende mordoa etorriko da...







TONTORRA!
Pico de Canal Roya (2.345 m)

Jaitsierako argazki batzuk...





Hurrengo egunak, Montserrat eta Bartzelona aldetik igarotzen doguz, eskalatzen eta mendiko rutak egiten. Gainera Bartzelonatik ere ibili gara turismo egiten.

Baina hori...hurrengo erreportaian!

Hurrenarte!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

2 komentario:

  1. Hemendik urte pare batera, Canal Roya Astun ta Formigaleko eski estaziñuek batzeko erabili bidabe, asike....

    ErantzunEzabatu
  2. Bueno, hori proyektue ondiño eztau martxan ez?

    Alkot esan pista horrek edur birjenetik eskiau dotezela, jeje

    Egixe esan pena emongosten, mendi politek direz, ta formigal nahiko handie da dagoeneko, ganera, negozio horreetan sartzen badiz, fijo txarto urtengo jakela...

    ErantzunEzabatu

Blogger zerbitzuak eskainia.