Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Karrerak korrika

Bertiz Trail running (Baztanetik korrika)

Oingo asteburuen menditxik korrika eiten ibili gara Nafarroko parajietatik. Piriniotara joateko izen gara izotz eskalada egiten baina egueldiek (batezbe haize bolada gogorrek) gure plana eragotzi ein doskue. Beraz Baztan aldera jo dogu zehozer eiteko asmoz.
Bertizeko Jaurerria leku ederra da, bertan markatutako hainbat bide dagoz, desnibel gitxikoak eta korrika eiteko paregabeak. Gainera, bertan BTT zentru bat dago.
Hemen joatzuez markatuta dauzen bideak:
Guk, bide urdiña ein dogu, Irretarazu bidea, 11km ditu eta 236m-ko desnibel positiboa. Bidea gehienbat basoko sendero estuetatik doa, azken zatian, bide berdearekin elkartzen danerarte. Azken hau pista zabal  bat da.
Hemen doakizue interneten topau doten track bat:
Parke honetan, beste bide asko dekozuez luzera desberdinekoak, euren artean konbinatu leikez:
Sasoien egon eskero oso gomendagarrixe da Irretarazu+Aizkolegi+Plazazelai eitea, guztire 30km baino gitxiau urteten direz eta korrika eiteko oso ondo dau.
info+ hemen
          • Aizkolegi (22km)
          • Iturburua (6km)
          • Aizkolegi plazazelai (2.5Km)
          • Irretarazu (11Km)
          • Plazazelai (16Km)
          • Suspiro (9km)
          • Erreparatzea (1.5Km)
Parajien argazki batzuk (internetetik atarata, guk ezkendun argazkirik atara eta)







Hurrengo egunean Iruñako Rocopolis-era gerturatu gara, zehozer eskaletako intentziñoakaz, eta ederto egon da esperientzixe! Rokodromo oso haundie da (eta garestie) eta oso instalaziño onak dekoz (abentura parkea, bulder haundie, kirol eskaladako bia pilloa, slack-line...)


 





Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.