Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendiko eskia

Soumcouy-tik eskiatzen

Neguko lenengo edurrak direla eta, Belaguako aldetik ibili naz gaurkoan. Barikuen lanetik urten bezain arin Pirineutarantza tiretzen dot ahal dana eskiatzeko asmoz. 

Edur egoera ez da oso ona, transformatu barik dagoelako ondiño, beraz harriak ageri dagoz oraingoz. Horrez gain, edur kantitaterik handienak frantziako aldean izan dira, eskiatzeko asmoa eukiz gero, pistetatik ibiltzea tokatzen da, nahiz eta mendiren bat oinez edo raketekin egiteko asteburu aproposa izan. Nire eski monue asetzeko asmoz, Arette - La Pierre St. Martin eko pistak aprobetxatuz Soumcouy mendia egitea da gaurko helburua.


Eski estazioan lo egingo dot, bihar lehen bait lehen faenan hasteko, bertako autokarabanen parkinean egiten dot lo, heltzen nazenean beste 3 autokarabana eta 4-5 furgoneta dagoz... eta falta direnak! Bihar gende asko batuko gara...

Hotz itzela egiten dau baina ondo moldatzen naz! illuntzeko 8etan -9ºC egiten dauz, eta 10ak aldera -11ºC!! Zihurrenik hotz gehiago egingoban beranguago...

Lo egin aurretik pelikula pare bat ikusten dotez, eta bigarrena amaitu barik euela lo seko geratzen naz...


Goizeko 6etan esnatzen naz, baina dagoen hotzaz lo gehiago egitea erabakitzen dot... gainera, alboko furgonetakoak lo dira oraindik... (Exkusa perfekta)


Esnatutakoan, eguraldi ikeragarrixe dauela ta, pillo bat emozionatzen naz, gainera edurre primeran dago!

Polvoron polvoron... XD

Merenge ganetik hor noa!

Estaziotik noanez, zati bat eski-pista kanpotik joatea erabakitzen dot (igoeran behintzat), horrek berezitasun puntu bet emoten dotze eguneri. Horretarako, udan ageri dagozen mendi bideak erabiltzen dotez. Momentu batez eski-estaziño batetan nauela aiztutea lortzen dot.

Aurrerago, eguzki parean, Soumcouy mendia ikusi daikegu.

Aurrera noa parajietaz maitemindurik (eta mokuekaz izozturik XD )


Dauen edur politxaz asko disfrutetan nabil!

 Paraje ederrak dira


Etxola batera heltzen naz

Hemendik aurrera, eski pistekaz bat egiten dot, eta eskerrak, ze hemen hasten dira problema batzuk.
Narruek kola gitxigaz neukazela banekixen, baina bat soltatzen hasten da... :-( beno, espadatrapue daroatenez, lotu eiten dot eta eurrera titzen dot. Aurrerago ya espadatrapue apurtzen jat, eta narru bat barik jarraitzea erabakitzen dot, hobeto ibiltzeko kutxilla ipintzen dot... Bueno, tiretukot ahal dotena, ezpanabil ondo, bajatuko naz nahi dotenin, oraindik goizeko 10ak be eztire ta.
 Estazioko goien dauen punture heltzen naz hala nola, uste baino hobeto egie esan... Soumcouy tontorra 40-45min-tara dekot, tita batien eingot. Baina ondo ikusiz gero, hoba oinez juen, ze azkeneko pala hori ez dago ondo eskiatzeko, harrixek agerien dauz.

Beraz, nahiko alper nabillenez, honarte heldu naz, hau da nire tontorra, estazioko lekurik garaiena.
Orain eskiatzera!!! EGURREEEEEE

Parajietaz maitemindute, eskiada oso politte eiten dot, eta gainera pistetatik kanpo noa, piñu artetik asko disfrutatzen.


 Hemen dago geure Auñamendi, hori beste baten igon gendun Bedaruk, Goiok eta hirurok.

Eski-flash irteera ezinhobie izen da gaurkue, azkarra, politte, eta gauzen fetxatarako hobeeziña! Espero dot laster (datorren astien edo) zehozer elegantiaue eitie, azken batien, nahiz ta paraje ikeragarrixek izen, estaziño barrutik ibiltzea ez da nirea...

HURRENARTE!!


Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

1 komentario:

Blogger zerbitzuak eskainia.