Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Txirrindularitza

Sugandillak Monegrosen!!




Aupa jendeeee!! Azkenean bete dogu urteko objetiboa! Ez da izen gauza handie be, baia egun zoragarrie bizi izen dogu, esperientzia oso polite, eta nire urtebetetzea ospatuteko modu oso ona. Hasieran pentsa genduna askoz politaue izengo zan, baia ezin izen da, ze 6 lagun inguru Hueskara asteburu pasa etorteko izen giñen, hemen etxea hartu, Monegroseko Maratoi Erdie ein menduko bizikletan, ta gabaz kontzertuek ikusi ta juergatxue bota, ta gero ya domekan aber zelako gorputzegaz gauzen, ba hango inguruek ikusi edo lo, jaja.

Baia bueno, esandakoa, ezin izen da holan izen, ta azkenean zapatuen, 5 de mayo, 3 lagun (Vielba, Bedaru ta ni) joan giñen Monegrosera martxako egun berean. Goizean goiz geratu ta Sariñenako bidea hartu gendun. Bertara martxa luzea hasten zan momentuen heldu giñen, 13:30, gurea hasi baño ordu t’erdi lehenau: denboraz sobran! Dortsalak hartu ta irteeran jarri giñen. Han be azkenak, de diooo!!! Gure aurretik, 1500 pertsona eta basamortutik 60km. Brutala! Hasi giñen, trankil, no había otra, ezin giñen aurrera pasa ta! Handik km gitxira hasi ta lehenengo abituaiamenturarte momentu batzutan bastante arin joan giñen, jendea pasa gurean, gure ritmoa hartzeko gogoz. Handi aurrera ya trankilau, jendean agobioa ya atzean itzite. Ganera batzutan, horrenbeste jende eukite aurretik, hauts piloa altzaten zan ta, literal, momenturen baten ezan ezebe ikusten, ez aurrekoa, ez lurre... CERO!

Esan doten moduen, abituaiamientue ta gero gure ritmoa hartu gendun ta hor disfruta nauen nik gehienbat, jende apur bet pasaten, bajadaren baten apur bet sakatuten, baia sin el agobio de “voy a adelantar a este porque aqui no voy agusto”, momentu horrarte izen zan moduen. Ta 2. abituaiamenture heltzen gauzela, txoriek entzun genduzen: pajara heldu jakon Bedaruri. Ritmoa jaitsi gendun abituaiamenturarte, apur bet jan gendun, baia aquello no mejoraba, ta Bedaru gero ta txarrau. Azkenengo 20km-ak interminableak ein jakozen Bedaru koitxeduari, ta ganera denbora guztien jendea pasa ta pasa euki gendun. Baia bueno, patxadaz hartu ta a disfrutar. Nik egie esan gurau izengo nauen ariñau joan, baia ezan plana Bedaru bakarrik iztea.

Azkenean, segun la clasificación oficial 851-garren, 1500 pertsona artean, con un tiempo de 3h 31' 36''


Metara heldu ta lehenengo gauzea: JAN!!! Fideua emon zeurien, ta okela, baia okela hartzeko kriston kolea zauen, bizikletak garbituteko ta dutxateko baño luzeaue. Primordial dutxa, basamortuko hauts guztie ganean euki gendun ta! Ta dutxana be, zelako putiferioa!! 50 lagun era batera dutxaten nire etxeko saloie baño toki txikiauean! Maletak lurrean itzi, bustien ganean, ta ur hotz txorro eskasean ahal gendun zikinkerie kendu ta kanpora. Justo hor momentuen eurie hasi zan, asike etxerako bidea hartu gendun.


Ba esandakoa, niretzako egun zoragarrie. Mejor que una TARTA de cumpleaños, una MARTXA de cumpleaños!!! Eskerrik asko Vielba ta Bedaruri, eurek barik hori egune ezin izengo zan posible izen eta. Eta sentitzen dot ezin etorri izen ziñen guztiengatik, datorren urtean luzea ein behar dogu eee!!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

2 komentario:

Blogger zerbitzuak eskainia.