Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Triatloiak/Duatloiak

Armintza-ko triatloia 2011

Armintzako triatloia egitera animatu gara oraingoan Hurtado, Beloci eta neu, dorsal politak tokau jakuz...


Hasieran itsasoko frogan, froga ikaragarri gogorra 120m-ko sprint bat delako.



Hemen daukagu gure beloci azkarra, uretatik urten eta arpei onarekin ondiño.

Hemen, aldiz, gure eneko, apurtxu bat nekatuago, ez bait dau igerian askorik entrenatu baina holan be postu onean urten da uretatik.

Beranduago, bizikleta hartzea tokatzen da, 20%-ko malda duen pareta ikaragarri gogor batetik zehar, Beloci bigarren eta hirugarren postuengatik borrokatzen euelarik. Hurtado aldiz, nahiz eta uretatik zehozer atzerago urten, bizikletan pare bat postu aurreratu ditu, eta Enekok bere postua mantentzen dau ala nola.

Txirrinduarekin amaitzean, korrikako saioa hasten da, jaitsiera korapilotsua benetan, menditik zeharrekoa. Belocik podiuma borrokatzen zuen bitartean, Hurtadok, 8. postutik 5.era aurreratzea lortzen du, benetan azkarra gure atleta!!! Enekok aldiz, eziñak eziñ, 3 bat postu galtzen dauz, saio honetan erabateko eziñegonak bahitu duelako, baina metara heltzen da ahalik eta arpei onenagaz.

Hemen iks dezakegu gure beloci, sufrimendu arpeiaz.

Eta hemen, Eneko, guztiz deseginda.

Azkenean, Sugandillakeko partaideak, Belocik, podiuma lortu, eta domiña etxera eramatea lortu du, ikaragarrizko 3. postu batekin.




Gainera, taldekako mentzio berezia dedikatzen deuskue



Eta hemen joatzuez, gure taldeko argazkiak









Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.