Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Karrerak korrika

Zornotza-Belatxikieta-Mugarra-Mañaria-Abadiño

Azterketa garaian nauen arren, beti atara birde momentutxun bet gorputzeri nagixek kentzeko eta burue lasaitzeko... Aspaldi ez dotela horrelako martxarik eiten, eta ez da pentsau bezain erreza izan, bolumen asko, bero larrei, eta desnibel exigentea izan dalako.
Zornotza-Belatxikieta-Mugarra-Mañaria-Abadiño ibilbidea egin dot oraingoan, hau da, Aramotz mendi zerra guztia. Ahal doten erritmoan egin dot, hau da, zatika korrika, eta zatika oinez. Bero itzela egin dau, eta ez da pentsau bezain lasaia izan, ez dakit zenbat gradu eingobazen baina bero itzela korrika egiteko (aldatz gora batez ere)




23 bat Km izan dira, 914m-ko desnibel positibo gehituarekin (erlojuaren arabera), guztira 3 bat ordu egin dotez (argazkiak ataratzen eta dana geratu naz jeje, neure estilora), korrikako ritmoa lasaia izan da, eta zati asko oinez egin dotez (erdia baino gitxiago, baina asko), beraz, entrenamentu ona dala esan leike resistentzixe hartzeko, bolumen ederra egin dotelako.

Entrenamientuek aurrera darraie! Egurre! Datorren urtien mendixen egurre emoteko esperantzakaz!!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

2 komentario:

Blogger zerbitzuak eskainia.