Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Karrerak korrika

Sonabia - Laredo - Sonabia 20Km

Belocin ideak gero eta gehiago harritzen nabe, pasadan astean Barrikatik Sopera joan giñen korrika, eguraldi ederra topatu gendun, guztira 15Km korrika, gogorra baina asko disfrutatzekoa.
Gaur aldiz Cantabria aldetik ibili gara, Sonabiatik Laredora eta buelta. 18Km + igon dogun menditxue. Korrika egiteko nahiz eta askoz gatxagoa izan, txoko ederrak ikusi doguz, guretzxako guztiz ezezagunak.

Datu orokorrak, Wikiloc-etik ostuak




 

Hasieran fresko, Hurtado eta Beloci jaunak
Freskoegi...
3h15min? guk nahiz eta zati batzuk korrika egin 1h30' behar izan doguz burutzeko, eta ez gara hain arin joan... guztia oinez egin ezkero 2h30' gora ez dot uste eroango gintuenik.

Hasieran, Sonabia kalatxoa atzean utzi eta gero
Beranduago, pasu polit batetik igarotzen gara, harrigarria pasua eta gero ikus ditzakegun bistak

Beranduago eraikin honetara heltzen gara, ez dakigu zehazki zer dan, eta hemen dudau eiten dogu, ez dakigu itsasora jaitsi edo altura bardina mantentzen jarraitu eta buelta luzeagoa egin, azkenean buelta luzea egitea pentsatu dogu, eta egia esan, nire ustez onena egin dogu.
Kala paregabeak ikusi doguz bidaian zehar
Heldu gara Laredora!!! Talde bikaina benetan.

Bueltan, nahiz ta aurretik ikusia euki, bista harrigarriak

bueltako bidea ariñago egiten dogu...

Ibai eta bere Poz in-natoa

Hurtado eta iku-poza (gozo ehhh)

Ni neu


Bueltan, ia heltzear gagozanean alboko mendi bat igotzea pentsatu dogu...ez gara gorarte igon pena bat, nekatuta geunden, eta berandu eiten jakun... beraz jaistea pentsatu dogu.











Beraz, zapatu ederra pase dogu, errepikatzeko asmoz, hori bai apurtxo bat gehiago entrenatuta...

HURRENGOAREN ZAI!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.