Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Txirrindularitza

Bardeak 2010

Nahiz eta uda izan, Bardeetara joateko kriston gogoekin geunden, mendiko bizikletan bertatik ibili, eta alboko herritxoak ikusteko. Hara abiatu gara Kristina eta biok, eta abentura polita topatu dugu.

Ibilbide politak topatu leikez Bardeetan, hurrengo irudietan kuartel militar inguruak ikusi daitekez, Barde zuriak alegia.


Pista errezak topatu leikez, eta desnibel bakoak, disfrutatzekoak.



Laster batean heltzen gara "Rallon" aldera. Bistak gozatzekoak dira, bakeroen pelikuletatik ataratakoak dirudite.
Borda eta etxola nahiko ikusten dira bidean, euren xarma dauke, bistei giro polita ematen bait die.
Pistetatik irtenez gero, dibertitzeko aukera dezente topatu leike.

Nohiz behinka illargi itxurako geografia ikusi leike, benetan gozatzekoa, nahiz eta bizikletan ibiltzeko konplikatuagoa izan.








Beranduago, CasteldeTierra gaina ikusten dugu, bikaina benetan.



Benetan harrigarria da formakuntza hau, erosio bitxi bat sufritu du urteak igaro ahala, eta begiradarentzako opari bat da.



Pista garrantzitsuenetatik irtenaz gero, garrantzitsua da mapa dezente bat eramatea.

Barde zuriak alde batera itxiaz batera Eguaras bedadotik eta Risco aldera jo daiteke, bistak gitxinaka aldatzen direla ikusiaz, lehuna gero eta gitxiago nabaritzen da, aldatz txikiek euren lekua hartzen dutelarik.


Bitxia, lurrak hartzen duen itxura.
Gaztelu ruinen ingurutik, guardetxe bat topatu dut.
Inguruan, azeritxo bat bizi dela diote, txirrindularien barritak eta janaria eskatu eta jaten duena, nik alegia ez dot topatu.
Aldatza igon, eta aparteko bistak ikusi daitezke.


Bada ordua etxera joateko, Landazuria inguruan alokatu dogu etxetxo bat, desertu erdian. Leku trankilla, eta benetan ederra.




Orain, ilunabarraz disfrutatzea geratzen da, zerbezatxo hotz bategaz, eta desertuaren azken orduko freskurak ematen duen gozamena disfrutatuz.

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.