Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendia oinez

Gorbea (1.481m)

Aspaldi enintzela mendira bakarrik joaten, eta gaur, Bedarugaz euki doten plana eztanez urten, eta plan barik geratu nazelez, aspaldi igon barik euki doten mendi honetara igotzea erabaki dot. Guztiz edurtuta dago, aurtengo lehengo elurtea dela eta. Horrez gain, kriston haizea ibili da, batez ere tontorrean, eta ia ia hegaz bueltatu naiz kotxera...jeje.

Eguna ez da txarto hasi, "nubes y klaros" delakoarekin, eta gainera tenperatura nahiko ona egiten eban, ia mendi guztia kamiseta eta txaleko kortabientosakin igon dot.



Edurra gozada bat, ez da izotz askorik egon, bigun biguna, baina hanka asko hondoratzea izten ez ebana. Oso erreza ibiltzeko.

Azkeneko aldatz gogorra igoten nindoala, laino bat sartu da eta haizea gogor jotzen hasi da...


Tontorrean haizea ikaragarria zan, benetan, gitxitan ikusi dot holako haize bortitza. Zutunik geratzea ez zan erreza, haizeak lurrera botaten zintuen.
Gurutzea polit ikusten zen bere izotz zatixekin...

Jaisterakoan lainotuta euen, edurra botatzen hasi zan baina gustora ibili ahal zan.



Gente asko ezagutu dot, egia esan ez dakit zergaitik ez noan gehiagotan bakarrik mendira... Gehiagotan ez naz etxean geratuko planak hondatzen bajataz!

Laburtuz...Gozada bat, batez ere tontorrean, kriston haizie euen! eta izotza...eta anbientie!!!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.