Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendia oinez

Monte Perdido (3.355m)



Monte Perdido mendia edo Punta Tres Serols (aragoieraz) Erdialdeko Pirinioetako hirugarren gailurrik garaiena da, 3.355 metrorekin. Izenak iradoki bezala, hiru tontorrek osatzen dute: Monte Perdido bera, Cilindro (3.328 m) eta Pico Añisclo (3.254 m).

Ordesako haranean, Huescako probintzian (Aragoi), kokaturiko mazizo hau, Europako mendigune kalkareorik altuena da. Monte Perdidoko mendigunearen bi aldeak (bai espainiarra, eta bai frantsesa) babesturiko eremuak dira, Espainako aldea Ordesako parke nazionalean aurkitzen da, eta Frantziako aldea Parc National des Pyrénéeseko parke nazionalean.

Lehen igoera erregistratuta 1802an izan zen, Louis Ramond de Carbonièresen eskutik.

Mendizaleen artean, oso gailur ezaguna da, bai gailur nahiko erraza delako, eta bai igotzeko zeharkatu behar diren haranen ikusgarritasunarengatik.

Hau da guk egin gendun ruta, gorriz lehengo egunean ein genduna (Pradera de Ordesa-ref. Goriz) eta urdinez bigarren egunean igon genduna (ref. Goriz-Monte Perdido). Erreza baina bigarren egune gogortxue, 2000m-ko desnibela jaitsi behar gendulako. Benetako "Rompepiernas" bidie.


Hasi baino ariñau ein gendun argazkixe. Foto de ekipo!!


Gradas de Soaso

Bigarren egunien kanpiñien eta Goriz alboan lo ein eta gero, Perdido-rutz jo gendun.

Hurrunean "Cilindro" ikusten da.
PERDIDO-KO TONTORREAN!!!


Loturak:
Ordesa eta Monte Perdido (wikipedia)

Ordesa eta Perdidoko parke nazionaleko flora eta landareriaren webgunea

Ordesa eta Perdidoko parke nazionaleko webgunea

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

1 komentario:

  1. Hurrengo hirumillekue eskixekaz. Bai ala bai???? Bueno, hurrengue ezpada, hurrenguen hurrengue

    ErantzunEzabatu

Blogger zerbitzuak eskainia.