Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendi Martxak

Hiru Haundiak 2008

Ekainak 14ean Hiru Handiak-en XVI. edizioa ospatu zen. Proba hau iraupen luzeko mendi zeharkaldi bat da, 100km-ko luzeera eta ia 10.000m-ko desnibel gehituarekin.
Irteera 00:00 etan Zalduondo herri Arabarrean emoten da, eta handik Aizkorri igoten da, gero Anboto, eta azkenik Gorbea.



Perfila:


1.etapa
22:00 Mendizorrotza (Gasteiz)
Hemen chip-a eta dorsalak hartzen doguz, Bedaruk 877a
eta nik 864a, organizazioak ipini daben autobusetan montatzen gara 23:00ak aldera eta Zalduondo-rantz goaz. Partaidetza ikaragarria euki dau aurten 1.500 lagun batu gara guztira.

00:00 Zalduondo

Herri honetatik urteten gara Aizkorrirantz, jende pilloa dago eta urduritasuna usaintzen da airean, bolandera batekin irteera emoten dabe eta hor goaz, lehengo pista asfaltatu batetik zehar eta 4km-ren buruan sendero bat hasten da... kriston kolak itxon behar, kauen...berotzen hasi garenean kolak itxon behar, eta gabaz...hotzitzen hasten gara.
Astiro-astiro igotzen goaz, eta uste baino errezago igoten dogu aizkorri, aldatza azkoz gogorragoa zala
pentsaten gendun.




1:50 Aizkorri
Nahiz eta jendeagaitik oso astiro igon, denbora tartean sartzen gara (limitea 2:30)
Aizkorri puntan kontrol puntua igaro eta gero Urbiarantz jaisten hasten gara. Bidezidorra harrizkoa da eta oso gastatuta dago, eta euen basatzagaz, labanen bat edo beste eukitzen dogu, Urbiatik aurrera ritmoa handitzen hasten gara, errezagoa delako, pista batetik baitgoaz.

Pasada bat da, linterna frontalek egiten daben bidea, urrunetik ikusten da, ehundaka puntutxu txiki, bata bestearen atzetik.



Urkilla mendikatea (idearik bez orduaz)
Hemendik aurrera asten diz komedixak...behelainoa sartzen da eta...ez da piperrik be ikusten!!!
Urkilla mendikatea zeharkatzen hasten gara. Pelotoi baten goaz, 20 bat pertsonakoa, eta nahiz eta sarritan bidetik urten eta pare bat susto euki, gure norabidea jarraitzen dogu.
Aurrera gelditu barik...eta gitxika gitxika egun argitzen doa....eskerrak!!! pare bat gradu berotzen dau...eta ikusten da!!! GOZADA!!

Haize-errota pillue pase genduzen, gabaz ezien ikusten belainuengatxik, entzun bakarrik eiten ziren.


Orain arte fisikamente ezin hobe gagoz, nahiko fresko, ritmo polita eroan dogu, eta nire belauneko lesioak ez dau bizi-seinalerik emoten, Bedaru be ez da bere anpolliaz kejaten...dana sobre ruedas. Ez da asko geratzen bentafriara heltzeko...nahiko animata gagoz.

Aurrerago...Jaisten hasten gara, eta....BELAUNE!!! kauenzotz!!!! kriston pintxazuek sentitzen hasten naz, eta Bedaruri aurrerantz jarraitzeko esaten dotset... eztau besterik, nik abandonau ein bidot. Kriston malaostiaz, baina tontokeri bat da aurrera jarraitzea, 2.etapan egongo banintz...baina belaune holan eukinde, bentafrian... ezinezkoa da.
Kriston aldatz-bera bat bajatu eta gero eta okerrago, belaune fatal. Eskerrak bentafria alboan dagoela...

Bentafria

Bentafrian aita dago zain, Bedarun aita ere ikusten dot, eta minitu pare bat arinago urten dala aurrerantz esan dosku.

Bedaru heldu da Otxandixora, baina han retirau da, psikologikamente bajoitxuaz euela diño...oso gogorra da bigarren etapa bakarrik eitea, hankak kantseta euki arren, buruak agintzen deu...

Laburtuz, pena bat da belaune txarto eukitzea...gustora jarraituko naben Bedarugaz. Orain zaindu ein bidot, hillebeten behintzet eztot kirolik eingo, korrika eitea be amaitxu de...Oraingoz.
Martxako bigarren zatia...bedaruk kontau birko dau.

Esperientzi polita izen da gabaz ibiltzea, jartada bat!!

___________________________________________

Bigarren etapa:
Enekok ariñau konta daben moduen, bere belauneko miñengaitxik probi itxi biharra auki ban, pena bat izen zan.

Ventafriara heltzeko 4 km falta zila edo mutil bategaz juntau giñin da beraz jun giñin berbetan, da bera be ventafrian retirako zalez enekogaz batera jungo zan, orduan nik Eneko eta beste mutille itxi eta aurrera jun nintzen ala aventura.
Goizeko 8rek eta 10 heldu nintzen Ventafriara bertan nire aitxe auki neban zain, avituallamientun zozer jan da edan, nikixe kanbixau, kaltzetin barrixek eta kepixe ipini da 8 rek eta 25 aldien an asi nintzen bigarren etapiri ekiteko asmoz.
Lelengo 5 kilometruek nahiko errazak izen zin da pagadi eder batzuetatik pasetan ziñen, gerotxua batzukaz juntau da auren ritmuen jun nintzen orixol gaiñerarte, ordurarte nahiko fuerte sentitzen nintzen, andik gitxire etor za nire kalbariue, anbotora heltzeko pare bat kilometro falte zila ya ahinketako fatigie iarten asi nintzen da eskerreko belaunek min emotesten apur bet, eta olan joan nintzen anbotoko maldetara heldu arte, aldatz gorie nahiko teknikue zan zati gehixenetan eskalaute igon bizan, eta gero bajadan be kontu haundixaz ibili bizan. anboto bajatzen asitxa pol pol baño goratxuau nire aitxe eta Naian aitxe auki nebazen zain, da eskerrak oneri ze bakarrik egongo banintzan urkiolan retirauko nintzan, nahiz da jakin otxandixora heltzeko kapaz nintzela baña buruek kontrakue esatesten.
holan urkiolara heldu eta Naian aitxe Angel eta ni Otxandixorutz abiatu giñen, bidien kontuk esaten eta askoz amenuau en jaten bidie, eta azkenien asko kostata baña heldu nintzen Otxandixora, denbora barruen sartu nintzen asike objetivo kumplido emendik bi urtera ya 3 rek eitxie izengo da Animo mutillek!!!

P.D: Gustoko lekuan aldaparik ez;

Urte bi barru OSORIK!!! 100km. EGURRE!!

Sari banaketa:
Irabazleak 11:57-tan amaitu dau, zelako makina!!!


Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

3 komentario:

  1. Bedaru, ongi etorri blogerqa! badaukou beste post-man bat! kabroiek, enbidixe emotostezue, baña ni enau holako sufrimientuek pasetako jaixue, asike... Ta anbotoko eskaladiaitik trankil, udan geuaz etorri eskaletan ta hemendik urte bire anboto a la pata koja!!

    ErantzunEzabatu
  2. Eneko, supuestamente aurten Herri Krosa einbizu, gero Endikagaz guri pikie bota...

    Eta ya...hasten dana ezta paretan, urte bi barru Hiru Haundiak!!!

    ErantzunEzabatu
  3. Your blog is very creative, when people read this it widens our imaginations.

    ErantzunEzabatu

Blogger zerbitzuak eskainia.