Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Karrerak korrika

Euskal selekzioaren aldeko IX. lasterketa



2008-ko ekainak 1ean (domeka) Esait-ek antolatutako Euskal Selekzioaren Aldeko IX. Lasterketa ospatu zen Bilbon, eta Bedaru eta biok joan giñen.

Ibilbidea 6,5 km-takoa zen, laburra baina arin egin beharrekoa, guretzat nahiko gatxa resistentzian abiaduran baino hobe gabizelako. Eguraldi oso txarra egin eban, ez eban atertu han egon giñen ordu osoan, baina alan be, 500 bat parte hartzaile batu giñen.
Ibilbidea Uribitarteko muelletik igarotzen zen.

Hauxe da ibilbidea:



Hasiera , udaletxeko zubi alboan zegoen, eta lehenengo guggenheim-eko armiarmararte joan beharra zegoen, eta meta-rarte buelta osterabe, metan buelta emon eta gero, mapan ikusten den ibilbide urdinaren azkenerarte joan beharra zegoen, eta buelta berriro, hasierako metara.

Hasieran, beroketak egiteko momentuan nahiko deseroso sentitzen giñen euria zala eta, baina laster ohitu giñen eta berotu eta gero, metarantz abiatu giñen, lasterketa hasteko.


Mutillen kategorian irabazlea Gontzal Sanz izan zen, Alex Garretas eta Iker Iturralde 2. eta 3. postuan heldu zirelarik. Nesken kategorian aldiz, Raquel Llamas izan zan garaile, Tabitha Wambui Keniatarra eta Iraia Garcia Llamasen atzetik metan sartu zirelarik.


Interneten tope dotezen argazki batzuk...

Irten baino lehenago...




Guri dagokigunez, nahiko azkar egin gendun lasterketa, ordu erdi baino gutxiagotan amaitu gendun eta. 29'00''-29'20'' gutxi gora behera, hau da, kilometro bakoitza 4 minutu eta erdian egin gendun. Guretzako EZIÑHOBIE!!!

Beittu argazkixe...

Beittu hobetooooo!!!


Ba hori da dana...datorren domekan zornotzan beste karrera bat dekogu... 7-8km takoa...

EGURRE!!!!

info +: http://www.branka.biz/content/view/515/47/


Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.