Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendi Martxak

Mendi Maratoia VS Iraupenezko Martxa



Mendi lasterketen Euskal Herriko Txapelketa jokatu zen pasa den Domekan (2008/04/06), Gasteizko I. Mendi Maratoiarekin eta Iraupenezko Martxa herrikoiarekin batera.

Bedaru eta biok Martxa herrikoira apuntatu giñen, guztira 42Km 195m eta 1876 metroko desnibel positiboarekin.

Perfilla hurrengoa da:



Martxa egin aurretik fresko giñen...


Txapelketa oso ondo antolatua zegoen, abituallamiento ugari zeudelarik (5Km-ro)
Kazetari ugari zeuden maratoia korritzen zutenei itxaroten.
Iraupenezko martxa goizeko 8etan hasten zen, eta mendi maratoia aldiz 9.30etan.



Kriston anbientearekin hasi zen lasterketa...


Hemen gagoz geu ibilbideko lekurik gogorrenean dana emoten...


Ibilbidea oso polita zen...


Baina askotan gogorra... batez ere hasieratik ritmo gogorra ipini gendulako, jaitsiera gehienak korrika egiten genduzen, eta igoerak nahiko arin, gainera ibilbide osoan ez giñen geratu... guretzako gogorra zan... seguraski iñoz egin dogun ibilbiderik...azkarrena?


Argazki guzti honeek interneten topau dotez... honek tipoak gugaz ein ebazan lehengo kilometroak...


Honek neskak komentarixo espeziala merezi dabe... eurekin hasi gendun ibilbidea...baita amaitu ere!! KRISTON SPRINT-FINALAGAZ gainera!! oso sasoi onean dagoz!! ia beste martxa baten berriro ikusten doguzen!!











Martxa eta gero oso nekatuta amaitu gendun...gure hankak apurtuta euzen...


Hurrengo argazkiak Maratoia korridu ebenenak direz,
Gizonetako irabazlea: Ionut Zinca (Errumania)
Nesketariko irabazlea: Nerea Amilibia (Aia)
Popularra: Garlito










Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

0 komentario:

Argitaratu iruzkina

Blogger zerbitzuak eskainia.