Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Mendia oinez

Tenerife

Tenerifen ganien berbetan hasi ezkero, gehixenak egunzkixe ta hondartzie pentzaukozue, baña hori islien zati txiki bat baño ezta. Isla bolkaniko bat izenda, Tenerifen geixena (dana ez esatiarren) mendixe da. Nire plana apur bat danerik eitie zan, ta hor sartzen zan "Barranco del Infierno"-tik ibilbide bat eitie ta Teide puntara igotie.
Bertara heldu ta segiduen ikusi gendun Teidera igotie ezala errez egongo, puntie edurtute eukon aurreko egunetako egueldixegaitik. Permisue martitzenerako euki bagendun be, astelenien bertatik pasetie pentzau gendun, ia teleferikue martxan euen, ta teleferikuen goiko estaziñotik tontorrerako bidie zabalik euen ikusteko.
Tontorrera igoteko permiso bat eskatu bida parke naturaleko ofiziñan, guk internetetik ein gendun eskaerie ta papeleo danakaz jun giñen.
Baña teleferikuen takillara heltzerakuen ikusi gendun tontorrerako bidie zarratute euela izotzagaitik, asike atzeratzie pentzau gendun teiderako igoerie. Azkeneko egunetan ofiziñara deitu gendun ta ondiño izotzagaz euela esaoskuen ta ezin izengo giñela igon, asike beste plan batzuk eitie pentzau gendun.Eguaztenien "Barranco del Infierno"-ra jun giñen. Adeje herrixen hasten da bidie, leku desertikuen. Harrixe ta kaktusen artien ta barrankuen aurrera zoiezan heinien, begetaziñue gero ta gehixau da, ta amaitzeko kaskada batera heltzen da.Bidie polite da, nahiko erreza ta ezteko aldatz handirik. Egueldixe lainotute euki gendun, ta hasikeran esan eioskuen igual ezin izengo giñela azkenerarte heldu. Azkeneko zatixe hatx artien eide ta aixiegaz harrixek hausi leikezelako.
Ta holan izen zan. Hatx artien sartu giñenien han egon zan tipo bat esaten barrankuen amaieran aixe asko euela ta harrixek jausten egon ziela. Penie, baña buelta emon bier izen gendun.

Pasadan astien Untzillaitz-en eskaletan euen tipo batek komentauosten Masca herritik barranko batetik bajatu leikela hondartza batera, ta ibilbide polite zala bebai, ta hori ikusi barik ezin geratu.
Mascara jun giñen, baña ez barrankue bajatzeko ideiegaz, herrixe ikusteko baño. Kriston herri polite, inguru ikusgarri bategaz. Igez Tenerifen egon zan sutiegaz ingurue erreta dau, baña palmerak kanpotik bakarrik dauz erreta ta kaktus errietatik kaktus barrixek urtetan dauz, asike ingurue badoie bere lengo etxurie hartzen.
Baña ya ke Teiderako igoerie ezin izen gendun ein, hurrengo biajerako itxi gendun bebai Mascatik hondartzarako bajadie, baña benetan ikusgarrixe izenbide, beko argazkiko barrankotik bajatzen da ta. Ta gero bueltarako, eztau biderik. Bide bakarra oinez bajatzeko dauen senderue da, ta handik urtetako Gigantes herrire eruten zaitun barko bat hartzen da.
Ta hor geratu zan gun ein gendune. Beste barranko bat bajatzie be euki gendun pentzaute, baña hobeto pentzau ta hoteleko pistinan geratu giñen euzki apurbet hartzen.

Tenerifek gauza gehixau dekoz ikusteko, eskaletako leku elegantiek ikusi nabazan, ta blokie eiteko be nahiko leku politek teideko kañadatan. Hurrengo biajerako itxi biko die horrek danak!

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

1 komentario:

  1. ze wapoaaaaaaaaaaa!!!! ze txori klase da hori??

    txo, ze tropikala dan ez??

    ErantzunEzabatu

Blogger zerbitzuak eskainia.