Bat, ez da osora heltzen. 'Bi' ostera, Bi t'erdi.
Eskalada

Elosuko Harrobia

Geur Opotxo (Durengoko tarantulie) ta neu Untzillaitzen hegoaldeko hormara jun gara, Elosuko harrobire. Lekue oso ondo dau eskaletan hasten dauzenantzako edo ondiño paketiek garenontzako. Ganera hatxa barri barri dau ta ondo ebatzen dauz katuek.

Kotxie urkiolako bidien, txakurzulo baño arintxuau dauen parking baten itxi leike, ta 15 minutu inguruen heldu leike oinez.
Geur, pasan domekan Hernanin baño hobeto ibili gara, gehixenbat hormiek berak emoten daben seguridadiaitik, ta 5b bat eta 5c bi jausi die (hori ipinten deu krokisien behintzet). Lenengo igokeran kriston golpie hartuot belaunien baña eskaletako nahiko ondo egonaz (medio estaba).

Hemen dekozuez geurko argazkixek!

Holako etxurie deko hormiek. Ezta bertikala, baña ondo dau

Hor dekou Durengoko Tarantulie posandoNeupe saludau einbikot!
Opotxo 5C baten goixen
Neu be 5C-n goixen
Baña kontuz, bia batzuk 28 metro dekiez, ta 60 metroko sokiegaz justo justo ibili gara
Ta ezkara ixen handik ibili garen bakarrak sai batzuk be bueltaka eukiouz gure ganien
Baña kotxerutz goiezela, helikoptero bi ikusiouz bueltaka Atxarte parien. Bata ertzainena ta bestie osakidetzakue. Esperoot ezebe pasau ez izena

Bat, ez da 'bat'-era heltzen, bi, ostera, bi t'erdi.

1 komentario:

  1. Kabroiek!!!! Zelako enbidixie!!!! kabendies hurrenguen egurren emonbitzuet!!!!

    jajaja zelan puentie ba?? juerga asko?

    ErantzunEzabatu

Blogger zerbitzuak eskainia.